Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas

2014-03-24

Pentominoak

San Ignacio eskolan, 5 urteko A ereduko umeek, pentominoarekin lehenengo kontaktua izan dute. Material oso manipulatiboa, erraza eta erakargarria da. Eta, batez ere, merkea. Ereduak eta azalpena Divermates webgunearen blogan topatu ditugu. Pentominoak malgua eta kolorezko esponja mehe batekin egin ditugu: "goma eva" edo "Foamy" izenekoa.

Pentominoak San Ignacioko 5 urteko gelan on PhotoPeach



Jarduerak hiru fase izan ditu:
  1. Mahaian, zuzenduta, emaitza izanik
  2. Mahian, zuzenduta, emaitzak ikusi barik
  3. Alfonbran, jolas librea

2014-02-07

Logika eta gehiago: Irla eta dordokak Lemoizko eskolan

"Irla eta dordokak" jolasa noiz behinka proposatzen nuen nire gelan duela ea 20 urte. Garai hartan nire helburu nagusia zen "tentsioak askatzea". Gelan 25 ume zeuden eta batzuentzat zaila zen denbora luze gelan egotea, batez ere euria egiten zuenean eta atsedenaldian espazio txiki baten bakarrik mugitzeko aukera zutenean. Baina matematika eta hizkuntzako edukiak ere lantzen genituen. Bestaldetik, garai hartan ez nuen ezagutzen Howard Gardner-en Adimen anitzen teoria, baina banekien nire ikasle guztiek ez zutela berdin ikasten. Banekien, ere, jolasa zela mediorik hoberena ikasteko. Orain adimen anitzen teoria ezagutzen dugu, guztientzako eskola eskeini nahi dugu, ikasteko mediorik hoberena jolasa dela badakigu. Bestaldetik ikas-irakuskuntzaren xedea gaitasunak garatzea da eta, jolas honen bidez, nire ustez, gaitasun anitzak garatu daitezke, besteak beste, matematika.
Iaz, haur hezkuntzako mintegian logika matematika lantzen hasi ginenean, berriro frogatu nahi nuen gela baten irakasle guztiei proposamena egin baino lehen.
Esperientzia hau Lemoizko eskolan egin genuen, Maite Landaren gelan, non 4 eta 5 urteko umeak zeuden.
Jolastu eta gero, marrazki bat egitea eskatu genien umeei. Hemen daude jolasaren deskribapena eta ikasleen marrazkiak:

2013-07-03

Logika-matematika Zubiletako haur hezkuntzan


Haur hezkuntzako mintegian proposatutako jarduera Zubiletako 4 eta 5 urteko gelan garatu da.


Matematika gaitasuna lantzeko baliabide egituratuak


Haur hezkuntzako edozein ikaskuntza manipulazioan oinarritzea ezinbestekoa bada, are gehiago matematika gaitasuna garatzerakoan, erabiltzen ditugun kontzeptuak oso abstraktuak baitira. Angel Alsinaren proposamenak jarraituz (Pirámide de la educación matemática), jarduera gehienak eguneroko bizitzan oinarritu beharko lirateke, baina beste pauso bat eman nahi dugunean, oso garrantzitsua da baliabide egituratuak erabiltzea kontzeptuak eta prozedurak sistematikoki lantzeko. Batzutan salmentan dauden baliabideak oso aproposak dira, baina askotan beharren arabera gelan sortutakoak askoz baliotsuak izan daitezke. Hona hemen aurtengo mintegikideen ekarpenak:

2013-02-27

Matematika, kultura eta praktika onak: Sestaoko XIV jardunaldiak

Gaur Sestaoko XIV matematika jardunaldietan Lehen hezkuntzako hitzaldiak hasi dira. Aurten Albert Rigoll etorri zaigu maila ezberdinetan garatutako proiektu matematikoak azaltzeko. Hobeto esanda, geletan sortu diren egoeretako ikuspegi eta ikasketa matematikoak nola kudeatu diren azaltzeko.  Albert Rigoll urteetan egon da Carlos Gallegorekin batera "La Cultura matemática de las personas" izeneko mintegian. Haur hezkuntzako blogarako post bat prestatzen ... informazio osagarria eta estekak bilatzen ari nintzela, ondoko bideoa berreskuratu dut. Inoiz ikusi nuen baina azken hilabetetan desagertu zen (edo txarto bilatzen nuen). Berriro gerta ez dadin, hemen uzten dizuet lotura:

Carlos Gallego: Un curriculum matemático del siglo XXI. Estudio de casos en educación infantil
Educantabria TV

Blog honetan teoria baino, geletako esperientziak partekatzea dugu helburua, baina hitzaldi honetan, hain zuzen ere, Cantabriako haur hezkuntzako hainbat irakasleen esperientziak azaltzen ditu Carlosek. Oso dokumentu aberatza nire ustez.