Mostrando entradas con la etiqueta B07 Getxo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta B07 Getxo. Mostrar todas las entradas
2015-03-12
2015-02-26
ZIRKUA!!! Azkorriko 3 urteko gela
Egunon danori!!! Sarrera berriro egin beharrean gure blogean egindakoaren esteka uzten dizuegu. Zirkuaren proiektuan landutako dana dago bertan batuta, agur bero bat guztioi.
2014-06-19
Itziar Blanco: proiektuak eta komunikazioa haur hezkuntzan blogaren bidez
Pasa den ekainaren 4an, Itziar Blanco, Arteagabeitia eskolako HHko andereñoa, Getxoko Berritzegunean egon zen bere gelako esperientzia, lan proiektuen bidez gauzatuta, gurekin partekatzeko. Berak ere, ikasteko eta komunikatzeko teknologi berriak era naturalean txertatzen ditu lan proiektuetan, bai gelako jardueretan, baita familiekiko harremanetan ere.
Oso gustora egon ginen bere esperientziak, ideiak eta zailtasunak ere entzuten eta bere aurkezpena utzi zigun irakasle guztiekin partekatzeko.
Bere mintzaldia bukatzeko utzi dizkigu egiten ari den MOOC, APRENDIZAJE BASADO EN PROYECTOS ikastaroaren aurkezpena eta bideoen estekak.
HH Mintegia 2014-2015
Bestaldetik, aprobetzatu nahi dugu sarrera honek ematen digun aukera datorren ikasturterako mintegi proposamena zabaltzeko.
Oso gustora egon ginen bere esperientziak, ideiak eta zailtasunak ere entzuten eta bere aurkezpena utzi zigun irakasle guztiekin partekatzeko.
HH Mintegia 2014-2015
Bestaldetik, aprobetzatu nahi dugu sarrera honek ematen digun aukera datorren ikasturterako mintegi proposamena zabaltzeko.
Azken urteetan gelara eramateko proposamenak, eguneroko egoeretan, umeen interesa eta bizipenetan oinarritzean ere, “proiektu txikiak” bilakatzen hasi direla eta mintzaldi honen arrakasta ikusita hurrengo bi ikasturteei begira (14-16), HH MIntegirako proposamena “Lan-proiektuak gure gelan ” da. Ideia da gure geletan proiektu xumeak aurrera eraman ahala beste osagarri berriztatzaileak ere ezagutu gure lan-proiektuak aberasteko. Osagarri hauek: Bloom-en taxonomia, Adimen Anitzeko teoria, Adimen emozionala, Elkarlana eta Jolas kooperatiboa, pentsamendu-abileziak, ebaluaziorako tresna berriak: errubrikak eta portfolioa.
Etiquetas:
"b07-b08 haurgelak",
"Getxo",
"haur hezkuntza",
"Itziar Blanco",
"Proiektuak eta komunikazioa haur hezkuntzan blogaren bidez",
B07,
B07 Getxo,
B08,
B08 Leioa,
bloga,
haur hezkuntza,
proiektuak
2014-04-10
DINOSAURIOAK (Plentzia Eskola HH5)
Eta hiruhilabetea bukatzeko DINOSAURIOen munduan murgildu ginen... Uuuaaauuuuuuu !!!!.....
2013-07-03
Matematika gaitasuna lantzeko baliabide egituratuak
Haur hezkuntzako edozein ikaskuntza manipulazioan oinarritzea ezinbestekoa bada, are gehiago matematika gaitasuna garatzerakoan, erabiltzen ditugun kontzeptuak oso abstraktuak baitira. Angel Alsinaren proposamenak jarraituz (Pirámide de la educación matemática), jarduera gehienak eguneroko bizitzan oinarritu beharko lirateke, baina beste pauso bat eman nahi dugunean, oso garrantzitsua da baliabide egituratuak erabiltzea kontzeptuak eta prozedurak sistematikoki lantzeko. Batzutan salmentan dauden baliabideak oso aproposak dira, baina askotan beharren arabera gelan sortutakoak askoz baliotsuak izan daitezke. Hona hemen aurtengo mintegikideen ekarpenak:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
