Páginas

2013-02-27

Matematika, kultura eta praktika onak: Sestaoko XIV jardunaldiak

Gaur Sestaoko XIV matematika jardunaldietan Lehen hezkuntzako hitzaldiak hasi dira. Aurten Albert Rigoll etorri zaigu maila ezberdinetan garatutako proiektu matematikoak azaltzeko. Hobeto esanda, geletan sortu diren egoeretako ikuspegi eta ikasketa matematikoak nola kudeatu diren azaltzeko.  Albert Rigoll urteetan egon da Carlos Gallegorekin batera "La Cultura matemática de las personas" izeneko mintegian. Haur hezkuntzako blogarako post bat prestatzen ... informazio osagarria eta estekak bilatzen ari nintzela, ondoko bideoa berreskuratu dut. Inoiz ikusi nuen baina azken hilabetetan desagertu zen (edo txarto bilatzen nuen). Berriro gerta ez dadin, hemen uzten dizuet lotura:

Carlos Gallego: Un curriculum matemático del siglo XXI. Estudio de casos en educación infantil
Educantabria TV

Blog honetan teoria baino, geletako esperientziak partekatzea dugu helburua, baina hitzaldi honetan, hain zuzen ere, Cantabriako haur hezkuntzako hainbat irakasleen esperientziak azaltzen ditu Carlosek. Oso dokumentu aberatza nire ustez.

2013-02-26

Kaixo, ikasturte honetan,Plentziako eskolaren 2 urteko gelan aritzen ari naiz. Eta hona hemen, logika lantzeko proposaturiko jarduera:
Margoketa txokoan aldaketa bat egin nuen. Ikasturte hasierako 3 hilabetetan, ume bakoitzak margolana bukatu ondoren, niri ematen zidan, eta nik kutxa batean gordetzen nituen. Logika lantzeko asmoz, bi kutxa -- bata gorria eta bestea urdina -- hartu nituen. Gelan 12 ume direnez, kutxa batean 6 umeen argazkiak itsatsi nituen, eta bestean, beste seienak. Kutxa biak txokoaren hurbil jarri nituen, apal baten gainean. Umeak margolana bukatu, eta niri eman nahi zidanean, esaten nion:" zuk gorde, politte!", eta mota askotariko erantzunak jaso ditut: batzuek, berehala kutxak ikusi, euren argazkia, eta kutxan gorde; beste batzuek, niri begira, eta berriro niri emoten saiatzen ziren; batzuek nik gidatuz sartzen zuten kutxan. Proposamen hau, orain dela 2 hilabete egin nien. Eta, egun, batzuek ni ez banago haiekin, sartzen dute edozein kutxan, orduan nik deitu, eta galdetzen diet: " Non dago zure argazkia?", eta orduan, bai kutxa egokian sartzen dute.
Gaur kutxak lekuz aldatu ditut, gorrian zegoen tokian, jarri dut urdina, eta urdina zegoen lekuan, gorria. Bihar zer gertatuko den, kontatuko dizuet, argazki batzuekin lagundurik.