Páginas

2013-06-07

ZENBAKIAK ASMATZEN...

Ze motatako irizpideak izan dituzte kontutan "zenbaki handiak" sortzeko...

1 comentario:

  1. Oso sekuentzia didaktiko interesgarria azaltzen diguzu, Igone. Umeen interesetatik abiatu zara erronka bat proposatzeko eta benetazko ikerketa matematikoa kudeatzeko. Gelako aniztasuna kontuan hartu duzu, ume guztien aurreiritziak eta hipotesiak onartuz, horiek batira abiapuntua ezagutza elkarrekin eraikitzeko: zenbakuntzari buruzko ezagutza pertsonala elkarrekiko hausnarketarekin moldatu eta areagotzen dela garbi geratzen da. Familien inplikazioa ere interesgarria da. Umen azalpenak eta zure erantzunak oso baliotsuak dira garatutako prozesua ondo ulertzeko. Ikasleen ekoizpenak direla eta, bai ahozkoak, bai idatzizkoak, argi adierazten dute umeen pentsamendua: zenbaki handiak nola sortu, “zenbakiak ez dira amaitzen”, 100-200-300... Laburbilduz, jarduera honekin umeak gizartearen ekoizpen batera, kasu honetan, matematika, zenbakuntza, hurbiltzen dira ikertzailearen jarrerarekin: behatu, konparatu, ondorioak atera... matematika gaitasunaz gain, gaitasun zientifikoa ere landu dute.

    ResponderEliminar