2013-02-26

Kaixo, ikasturte honetan,Plentziako eskolaren 2 urteko gelan aritzen ari naiz. Eta hona hemen, logika lantzeko proposaturiko jarduera:
Margoketa txokoan aldaketa bat egin nuen. Ikasturte hasierako 3 hilabetetan, ume bakoitzak margolana bukatu ondoren, niri ematen zidan, eta nik kutxa batean gordetzen nituen. Logika lantzeko asmoz, bi kutxa -- bata gorria eta bestea urdina -- hartu nituen. Gelan 12 ume direnez, kutxa batean 6 umeen argazkiak itsatsi nituen, eta bestean, beste seienak. Kutxa biak txokoaren hurbil jarri nituen, apal baten gainean. Umeak margolana bukatu, eta niri eman nahi zidanean, esaten nion:" zuk gorde, politte!", eta mota askotariko erantzunak jaso ditut: batzuek, berehala kutxak ikusi, euren argazkia, eta kutxan gorde; beste batzuek, niri begira, eta berriro niri emoten saiatzen ziren; batzuek nik gidatuz sartzen zuten kutxan. Proposamen hau, orain dela 2 hilabete egin nien. Eta, egun, batzuek ni ez banago haiekin, sartzen dute edozein kutxan, orduan nik deitu, eta galdetzen diet: " Non dago zure argazkia?", eta orduan, bai kutxa egokian sartzen dute.
Gaur kutxak lekuz aldatu ditut, gorrian zegoen tokian, jarri dut urdina, eta urdina zegoen lekuan, gorria. Bihar zer gertatuko den, kontatuko dizuet, argazki batzuekin lagundurik.

1 comentario:

  1. Oso jarduera interesgarria, Susie. Gelako eguneroko bizitza eta errrutinak oso aprobetxagarriak dira matematika lantzeko. Alsinak proposatzen duen bezala, azaldu diguzun jarduera piramidearen 1. mailan kokatuta dago. Gainera, nire ustez, oso aproposa da haien argazkiak erabiltzea: emozioak inplikatzen direnean, ikasketa sendoagoak lortzen dira, esanguratsuagoak.

    ResponderEliminar