2012-12-18

Agurra

Ongi etorriak Getxo eta Leioako Haur Hezkuntzako geletako bloga kolaboratibo honetara!

     Duela hiru ikasturte, Txaro Franco-k (B07) eta Rosa Martínez-ek (B08),  HH MINTEGIA martxan jarri genuen 2 eskualdeko Haur Hezkuntzako irakaslegoari haien eguneroko lanaren inguruko gogoeta sustatzen laguntzeko asmoz.
Partaideak Getxo eta Leioako HHko irakasleak dira,publikakoak zein itunpekoak eta, hileroko maiztasunez bildu egiten gara Getxoko Berritzegunean.
Gure mintegiaren saioetan  zalantzak, beldurrak eta gelako praktika onak konpartitzeaz  gain ikasleengan Oinarrizko Gaitasunen garapena, metodologia berriztatzaileen ezagupena (Eskola Inklusiboaren oinarriak kontutan harturik) eta HHko irakasleei Gaitasun Digitalean trebatzeko laguntza ematea ere ardatzak izan ditugu.
Gai nagusia “Jolasa” (edozein gauza ikasteko umeen motorra) hartu genuen eta, “jolas sinbolikoa” aztertzen hasi ginen. Gero “esperimentazio jolasa” Zientzia Gaitasuna garatzeko medioa etapako 2. zikloan eta,1. ziklorako “altxorraren saskia/cesto de los tesoros” eta “jolas heuristikoa” ezinbesteko proposamenak ezarri genituen.
     Ikasturte honetan, 2012-2013, “jolas matematikoa” ren ildotik ibiltzen ari gara eta,  mintegikide guztien artean gure geletako esperientziak konpartitzeko asmoz Blog kolaboratibo hau sortu dugu. Badakigu bide berri baten hasieran gaudela eta hasiera guztiak zailak izaten direla beti, baina gure xedea asmo handikoagoa da:  gure geletako umeekin bloga erabiltzea:
  • haien lanak eskegitzeko, sarreretan  haiek ere zerbait idazteko, ikastetxean egiten dena gurasoei erakusteko... 
  • zonaldeko beste ikastetxeetan egindako lanak ikusteko, beste ikastetxeetako umeekin harremanetan hasteko, bi gela ezberdinetako umeen artean lan kolaboratiboak burutzeko...



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada