Páginas

2013-02-21

BETIKO MAHAI JOLASAK

5 urteko gelan, txoko batean mahai-jolasak ditugu.Talde handian aurkestu nituen betiko kartak(baraja española) eta seietara jolasten hasi ginen.
Konturatu gabe sailkapenak eta zenbakuntzarekin gora eta behera aritzen egoten ziren.
Hasieran 2 paloekin bakarrik hasi gara.





2013-02-15

LOGIKA MATEMATIKA .4 URTE TXOMIN ARESTI

              
       LOGIKA MATEMATIKA LANTZEN
       4 URTE TXOMIN ARRESTI
       
1. Sailkapena egiteko ez dute behar laguntza.

3. Ikusten dutena margozten dute.

2. Inklusio kontzeptua lortu dute andereñoaren laguntzari esker
eta hainbat esperientziei esker.

4. Umeek egindako produktuak-

       

2013-02-14

NONDIK IBILTZEN DIRA?

NONDIk IBILTZEN DIRA (1)

Lemoizko eskolako haurrak ibilgailuei buruzko proiektu bat egiten ari gara. Gure gelan 4 eta 5 urteko umeak nahasturik gaude, guztira 20 lagun garelarik. Ikasi nahi ditugun gauzen artean ibilgailuen izenak daude eta hori aprobetxatuz matematika apur bat egin dugu. 

Jolasteko ditugun ibilgailuak aprobetxatuz sailkatu egin ditugu. Sailkapenerako erabili izan ditugun arauak umeek beraiek esandakoak izan dira. Liburu honetan daukazue saioan gertatutako guztia:


2013-02-01






Oso interesgarria  iruditzen zait inguruan ditugun unibertsoak aurkitzea eta multzoak egitea , bertan ditugu eta ez diegu behar den atarramendua ateratzen. Adibidez: etxe txokoan ditugun mahai tresnak, esnekien ontziak, ... 

2013-01-29

        Plentziako ikastetxean 5 urteko gelan Plastika Txokoan artelanak egiteko umeek  etxetik ekartzen ari dira material ezberinak. Baina kontua da metatzen ari zaigula eta espazio arazoa sortu dela. Konponbidea: materialak sailkatu kutxa desberdinetan...

Alde batetik KARTOIAK

bestetik PLASTIKOAK


eta bukatzeko BITXIKERIAK