Lemoizko eskolako haurrak ibilgailuei buruzko proiektu bat egiten ari gara. Gure gelan 4 eta 5 urteko umeak nahasturik gaude, guztira 20 lagun garelarik. Ikasi nahi ditugun gauzen artean ibilgailuen izenak daude eta hori aprobetxatuz matematika apur bat egin dugu.
Jolasteko ditugun ibilgailuak aprobetxatuz sailkatu egin ditugu. Sailkapenerako erabili izan ditugun arauak umeek beraiek esandakoak izan dira. Liburu honetan daukazue saioan gertatutako guztia:
Oso interesgarria iruditzen zait inguruan ditugun unibertsoak
aurkitzea eta multzoak egitea , bertan ditugu eta ez diegu behar den
atarramendua ateratzen. Adibidez: etxe txokoan ditugun mahai tresnak, esnekien
ontziak, ...
2013-01-29
Plentziako ikastetxean 5 urteko gelan Plastika Txokoan artelanak egiteko umeek etxetik ekartzen ari dira material ezberinak. Baina kontua da metatzen ari zaigula eta espazio arazoa sortu dela. Konponbidea: materialak sailkatu kutxa desberdinetan...