2014-04-28

SENTIMENDUAK ETA MATEMATIKA 3 URTEKO GELAN

Aurten hiru urteko geletan sentimendu proiektu batean murgilduta ibili gara. Besteak beste, matematika gaitasuna ere landu dugu. Jardueren artean estadistikarena aukeratu dugu hemen azaltzeko.
Grafiko baten bidez adierazi genuen momentu horretan zelan sentitzen ginen. Horretarako bost emotikono erabili genituen sentimendu hauek adierazteko: pozik, triste, beldurtuta, haserre eta harrituta. Norberak bere izenaren txartela hartu eta zegokion emotikonoaren gainean kokatu zuen.

Sentimenduak eta matematika Berangoko 3 urteko gelan on PhotoPeach



Grafikoa elkarrekin interpretatu genuen. Hona hemen jardueran zehar garatu den elkarrizketa:
-Zer ikusten duzue ?
-Unos son grandes y otros pequeños
-Zeintzuk dira handiak?
-Pozik
-Eta txikia, beldurtuta eta harrituta
-Zenbat lagun pozik daude?
-(zenbatu egiten dute)zortzi.
-Zein zutabeetan lagun gutxi daude?
-triste
-Zenbat?
-(zenbatu) lau.
-Eta zenbat lagun haserre?
-Lau
-Zein lerrotan dago gehiago? triste edo haserre ?

-Berdina.

Hasieran uste baino errezagoa izan da "estadistika" (datuen bilketa...) lantzea. Gero beste egoerak aprobetxatu ditugu berriz grafikoak lantzeko: eguneko menua dela eta, yogurra edo fruta nahiago zutenaren kopurua beste grafiko baten isladatu dugu. Azkenik, grafikoaren errepresentazio librea ere egin zuten.

2014-04-02